SOINU MAPA

SOINU MAPA edo Euskal Herriko Soinu Mapa webean oinarritutako egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatzeko balio duen artxibo egitasmoa da. Bertan, Euskal herrian zehar egindako hainbat grabaketa entzun ditzazkezu: hirietako zaratak, mendialdeko giroak, animaliak, ospakizunak, lekuak, gertakizunak…
SOINU MAPA 2005ean sortu zen Artelekuko Audiolaben ekitaldien barne. Gaur, kolektiboki kudeatutako egitasmoa da, ERTZ jaialdiaren egitasmo honetan instalazio elkarreragile modura aurkeztuko zaiguna Beran eta hitzaldi-kontzertu modura Hazparnen.

www.soinumapa.net