MAKI

2005ean, Grenoble hiriko “Culture Ailleurs” elkarteak jarri zuen martxan Maki. Handik guttira, nazioarteko kultur elkartruke egitasmotan aritutako bost artista frantsesek Maki ikuskizuna sortu zuten. Beraien esperientziak eta jakituria artistikoak bateratuz eta inprobisazioak gidaturik, animatutako itzal ikuskizuna osatu zuten, beti ere poesia sortzea helburu izanik, berdin hau ikusizkoa edo musikazkoa izan. Ondotik bizi izan duen heldutasun prozesuan, egitasmo hau, izaera ezberdineko artista aunitzentzako – artista plastikoak, musikariak, dantzariak, zinemagileak, grafistak- beraien lana elkarbanatzeko topagune bihurtu da. Kolektibo ireki honek, leku ezberdinetara iristerakoan, lan artistiko monografikoak osatzen ditu, bukaeran etengabe aldatzen doan eta zuzenean gertatzen den instalazio moduko batean bihurtzen direnak.

ERTZ jaialdian MAKI taldeak bi emanaldi eginen ditu, leku eta egoera aski ezberdinetan, bata Beran eta bertzea Donostiako Artelekun. (ikus egutegia).

www.makicom.com