PLU DE MEKANISMS

Ibon RG: Ahotsa bere hortan
Loty Negarti: Teklatua + gailu elektronikoak

PLU DE MEKANiSMS Ibon RGk (Eten, Biko, Saliva, Gol Portero…) eta Loty Negartik (Ex-Aitor Izagirre, Pidgin, Mubles) osatzen dute. Egitasmoa 2010ean abiatu zuten Butoh dantzarako musika inprobisatua egiteko elkarlanaren aitzakian. Geroztik egitasmoak aitzinera egin du aurrez-aurreko bikote bat izatera iritsi arte. P.D.M zarata goxoa da: A kapela ahots epelez eta elektronika minimalista gordinez sukaldatutako inprobisazio lizuna.
Emanaldiaren aitzakian gatza plataformaren PIDGIN egitasmo poetikoak (Loty Negartiko bertako kide da) margotutako filme berri bat aurkeztuko du “Pistilos, Estambres & Biribilketak” izenekoa,  lehen aldiz publikoki.

http://gabone.info/audio/PLU-DE-MEKANISMS.html