DAVE PHILLIPS

Soinuaren de/konstrukzioak, psikoakustikak eta mugak gainditzeko beharrak bultzaturik, esistentziak eta gizaki-animali jokabideak aztertzen eta pentsatzen darrai Dave Phillipsek (dp) 1984tik. Soinuak esperientzia zibilizatuak gordearazten dizkigun sentipen amankomunak berpizteko duen gaitasunaz baliatuz, eta aldaketak, zentzumenen desbideraketak, polemikoak edo katartikoak izan daitezken egoerak sortzeko duen indarraz jakitun, dpk intentsitate haundiko emanaldiak sortzen ditu. 80. hamarkadan muturreko hardcore musikaren eskenan parte hartu ondotik (ikus fear of god), Phillips bakarka hasi zen lanean, gorputzaren, ahotsaren eta orokorrean soinu ororen bidez sor zitzazken esperientzia eta fenomeno berriak topatu eta sortzeko asmoarekin. Bide hortan topatu ditu G*Park, Raionbashi, Rudolf eb.er, Tom Smith (to live and shave in l.a.), Antoine Chessex, Masonna,
Randy H. Yau, Scott Arford, John Wiese edo Lucas Abela.

www.tochnit-aleph.com/dp