FRANCISCO MEIRINO

Francisco Meirino 1994an hasi zen grabaketak egiten Phroq ezizenaren itzalean. Bere musika etengabe aldatzen diren soinu paisaia elektroniko konplexuetan oinarritzen da, dinamika haundiko soinu elektroakustikoak eta zarata hutsa nahasiz. Soinu hauen bidez, Meirinok aurreikusitako eta ezusteko emaitzen artean sortzen diren tentsioak zeharkatzen ditu. Besteak beste Groundfault, Banned Productions, Even Stilte, Entr’e acte, Audiobot, Solpisism, Gameboy eta bere disketxea den Shiver Soundsen eskutik argitaratu ditu lanak. Scott Arford, Dave Phillips, Zbigniew Karkowski, Cindy Van Acker, Lasse Marhaug, Tim Olive, edo Kasper T. Toeplitz izan ditu bidelagun.

www.franciscomeirino.com

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.