HÔTEL GROMADA

Hôtel Gromada Nicolas Perret eta Cedric Anglaret musikarien egitasmoa da. Biak ere “Les Molaires de l’Est” landa grabaketekin inprobisatzen duen taldeko kideak dira. 2007an, soinu paisaia, atmosfera arraro eta konposizio estrukturengan zituzten jakinmin amankomunek bultzaturik beraien egitasmoa martxan jarri zuten. Errealitatea musikagai bezala erabiliz, Hotel Gromadaren musikak, ikaragarri konkretuak diren soinuen eta abstrakzioaren artean dantzatzen du, irudirik gabeko narrazioek gidaturik entzulea leku imaginarioetara zuzenduz.

ERTZ jaialdiaren aurtengo egitarauaren barnean HÔTEL GROMADAk Hazparnen ospatuko den ekitaldietan hartuko du parte, soinuari buruzko tailer bat, hainbat argazkilarirekin elkarlanean sorturiko AMAZONIAN ROVERS egitasmoa eta kontzertu bat eskainiz.

http://www.myspace.com/hotelgromada
www.elephantandcastles.com