ALESSANDRO BOSETTI

Alessandro Bosetti (Milano, 1973). Konposatzaile eta soinu-artista honek mintzatutako hitzen musikalitatearekin eta ahozko komunikazioaren ezohiko alorrekin egiten du lan, zuzeneko emanaldi, irrati emanaldi edo grabaketetan islatzen diren idatzi-soinuzko konposizioak sortuz. Bere lanean Bosetti soinu antropologiaren eta konposizioaren arteko muga finetan mugitzen da, kasu askotan sorkuntza prozesuan edo itzulpenean sortzen diren akatsak lehengai bezala erabiliz. Modu horretan, elkarrizketa eta landa grabaketak konposizio abstraktoetarako oinarri bihurtzen dira, collage elektroakustiko eta akustiko, elkar erlazionaturiko estrategia, praktika musikal ezagun eta ezezagunak, ahozko esplorazioak eta manipulazio digitalak nahasiz.
ERTZ jaialdiaren edizio honetan Bosettik hiru emanaldi eskainiko ditu, bi Maialen Lujanbio lagun izanik (jaialdirako propio sortutako lana) eta hirugarren bat bakarrik, ZoOo erakusketaren aitzakian, Donostiako Kristina Enea zentruan (ikus egutegia).

www.melgun.net

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.