ESCOITAR – NO TOURS

Escoitar.org zenbait artista, ingeniari eta ikerlarik sortutako kolektiboa da, fenomeno soziologikoak aztertzeko helburuarekin, beti ere soinu paisaia abiapuntutzat hartuz. Galizako soinuen mapa-artxiboa martxan jartzerakoan abiatu zuten bide amankomuna, geroago beraien aktibitateak ugaldu eta bestelako alorretara salto eginez, performatibitatearen, musikaltasunaren eta gizartearenganako atentzioaren artean, eta beti, hori bai, entzumenaren bidez.

noTours Escoitar.org kolektiboaren egitasmoetako bat da, PDA edo smartphoneak (potsikoko mini-ordenagailuak, aurikular bereziekin) erabiliz eta espazioarekin akustikoki esperimentatuz izaera ezberdineko lekuak bisitatzeko aukera ematen duena. Hori dena GPS+iparrorratz digitalen teknologiari eta 3D audioari (binaurala eta anbisonikoa) esker sortzen dute. Edukien izaerak eta elkarreragiletasunaren zenbait ezaugarrik ohiko audio-gida batetik ezberdintzen dute.

Aurtengo ERTZ jaialdiaren egitarauaren barne noTOURS plataformak ADIBERA egitasmoak sortutako edukiak erakutsiko ditu.
noTOURS nola bizi eta gozatu jakiteko, ikus noTours-Bera atala, webguneko menu nagusian.
Bertzalde Escoitareko ordezkari modura jaialdian izanen diren Juan Gil eta Enrique Tomásek kontzertu bana eskainiko dute Donostiako Artelekun.

www.escoitar.org / www.notours.org