MAIALEN LUJANBIO

Maialen Lujanbio bertsolaria da, Arte Ederretan lizentziaduna. 2009az geroztik Txapeldun nagusia da. Bertsoari dimentsio eta azalera berriak bilatzeko asmoz, bere esparru ezagunetik at abentura musikal eta artistikotan parte hartzeko beldurrik ez duela erakutsi izan du maiz Maialenek. Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin martxan jarritako Ornitorrinkus egitasmoa da adibidez horren erakusgarri. Bertan, bertsotik haratago kantatzen du Maialenek, bertsoaren tradizionaltasuna espazio berrietara eramanez eta poesia konkretuaren edo esperimentalaren eskutik bide berriak arakatuz.

ERTZ jaialdiaren barne Lujanbiok Alessandro Bosettirekin  batera, jaialdiaren enkarguz, prestatu lana aurkeztuko du zuzenean (ikus egutegia)

http://eu.wikipedia.org/wiki/Maialen_Lujanbio