ADIBERA

Ertz herrian Beran hasten den zentzumenentzako mapa.
Sentikarta.
Mapa efimeroa. Irekia eta osatugabea (zurearen zai eta zure modukoa).
Paisaian diren hala paratzen ahal diren soinuak. Ikustekoak. Usain, taktu eta dastamenak. Ideiak.
Paisaio. Kartanbera.
Vera mente.

…………………………

Mapa edo Karta honetan (hauetan) izango diren sartze edo kontribuzio bakoitzak fitxa bat osatu beharko du. Fitxa honetan kontribuzioaren ezaugarriak eta, beharrezko direnean, egiteko moduak eta mantenimenduak azalduko dira. Fitxa hauek karta edo naipe moduan ere egin ahal daitezke, agertzen denaren ezaugarri bisuala eta sinbolikoa.
bERTZe musiketatik abiatuta Beratik mundura ireki nahi den sentsazio, sentipen, oihartzun, zirrara, eragin, irudipen, aieru, susmo… bildu eta azalduko dituen karta-mapa.

Aurtengo ERTZ jaialdiaren edizioan ADIBERA telefono bidez kontsultatzeko aplikazio-mapa bihurtuko da NOTOURS egitasmoarekin bat eginez.