AMAZONIAN ROVERS


Irudi batek soinu bat deitzen duenean

Ikusteko eta entzuteko instalazioa
Iraupena : 35 minutu

Soinua: Hotel Gromada (Cédric Anglaret, Nicolas Perret) taldearen izen bereko diska.
Irudiak: Honako argazkilariaren diaporamak: Gabrielle Duplantier, Rafa Rodrigo, Luc Médrinal, Xomin Sourgens, Marie Trolliet, Polo Garat, Asier Gogortza, Guillaume Anselin.

Egitasmo hau irudien sorkuntzarako (nagusiki argazkientzako) abiapuntu berriak aztertzeko nahiarekin abiatzen da: Soinu eta bereziki landa grabaketak egiteko praktika. Zentzu honetan, argazkilaritzaren alorrean lan egiten duten artista batzuk aurretik iada sendoturik dagoen egitasmo batekin elkarlanean aritzera gonbidatu ditugu, Hotel Gromada taldeak argitaratu diska batekin, hain zuzen. Diska hau osatzen duten zortzi soinuzko piezak argazkilarien artean banatu ditugu hauetako bakoitzak soinu horien gainean zenbait irudi sor ditzan. Azken emaitzan irudiok soinu piezekin batera proiektatzen dira, diaporama baten gisara.
Soinuzko irudi eta argazkietako irudien arteko norgehiagoka hortatik ikusizko forma, soinu eta argiz, nahiz geldotasunez eta mugimenduz sorturiko unibertsoa sortzen da, entzule-ikuslea errealitate pertzeptibo berri batean murgiltzen duena.

Catherine Luro eta Marie Dubrocak sortu eta garaturiko egitasmoa,  Art & Project sorkuntza garaikide gaztearen plataformaren eskutik.
Edizioa eta azken muntaia : Fabien Bouillaud