NO TOURS – ADIBERA

Bi proiektu hauen arteko elkarlan hau (ikus artisten biografiak informazio gehiagorako) aurtengo ERTZ jaialdiaren apusturik berritzaileenetakoa da. Smartphone edo laugarren belaunaldiko telefonoak eta GPS teknologia erabiltzen dituen audio-gida esperimentala proposatzen du, espazio irekiak akustikoki arakatzeko aukera ematen duena.

Entzumen handiagotuari edo errealitate akustiko handiagotuari buruzko ariketa bat da. Ingurune hurbilean sortzen diren soinuak lehendik grabatuak eta Berako kaleetako puntu desberdinetan geolokalizatuak dauden bertze soinu batzuekin nahasten dira, entzuleak audifonoen bitartez aditzen dituenak.

Hartarako, Escoitar.org kolektiboak (Galizako soinuen maparen arduradunak) garatutako NOTOURS proiektuaren esperientzia Soinumapa (Euskal Herriko soinuen mapa) eta Adibera proiektuei gehitzen zaie.
Azken hau, Adibera, sentimen-erreferentziak eta zentzumenen bidez adi daitezken gertaerak eta zantzuak mapeatu nahi dituen talde ekimena da, maparen beraren kontzeptutik isurtzen diren kontraerranei aurre eginez. Soinumapa eta Escoitar egitasmoetara ederki egokitzen den proiektua da beraz. Hiruen artean ezohikoa bezain erakargarria den esperientzia eskaintzea dute helburu.

Praktikan, esperientzia hori bizi nahi duten erabiltzaileek Berako kultur etxera hurbildu beharko dute, han audio-gida aparatuak izango dituzte eskura eta haiekin Berako karriketan ibiliz herria berriz eta bertze modu batera entzuteko aukera izango dute.

Hardware garapena/Web noTours: Chiu Longina
Software garapena: Enrique Tomás, Berio Molina y Horacio González
Kontzeptua, dokumentazioa: Juan-Gil López
Laguntza teknikoa >
Xavier Balderas
Edukiak >
Adibera & Soinumapa: Jakoba Errekondo, Alex Mendizabal, Xabier Erkizia, Iñigo Telletxea, Asier Gogortza